Bukatu dituzte Barrenetxe auzoko gune bat berritzeko lanak

Uztarria.eus 2017ko abu. 30a, 14:48

Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeen atarien aurreko bi kaleak berritzeko lanak bukatu berri ditu Udalak. Etxaldeen aurreko guneak asfaltatzeko eta ibilgailuentzako aparkalekuak margotzeko lanak uztailean hasi zituzten, eta abuztuan bukatu dituzte. Guztira, 28.000 euro inguruko aurrekontua izan dute lan horiek.