Jorge del Cid auto gidariak eta haren kopilotu Nerea Odriozolak irabazi dute asteburuan Lanzaroten (Espainia) jokatu duten XX. Isla de los Volcanes Lurreko Rallya. MRT taldeko Mitsubishi Lancer Evo autoarekin lehiatu zen azpeitiarra, eta lasterketa gaizki hasi bazuen ere, pixkanaka aurre hartzen joan zen, lehenenpo postua lortu arte. Izan ere, lasterketa hasi eta bost kilometrora, gurpila zulatu zitzaion del Cidi. Lehia estua izan zuten Miguel Curbero eta Guacimara Arbelorekin, baina haiei ezarritako penalizazioen ondorioz, azpeitiarrak aurre hartu zien.