Jon Orbegozo Lagun Onakera itzuli da, Amorebietak utzita

Uztarria.eus 2017ko abu. 29a, 12:09
Jon Orbegozo eta Xabier Alberdi 'Beltza', Garmendipen.

Hainbat urtez Espainiako Bigarren B Mailan aritu da azpeitiarra, Lemoarekin, Barakaldorekin eta Amorebietarekin. Orain, Amorebietan utzita, futbol ibilbidea hasi zuen taldera, Lagun Onakera, itzuli da.

Jon Orbegozo (Azpeitia, 1984) futbolaria Lagun Onakeko gizonen lehen taldearekin ariko da hasi berri den denboraldian. Amorebietak utzita itzuli da futbol ibilbidea hasi zuen taldera. Hainbat urtez Espainiako Bigarren B Mailan aritu da azpeitiarra, Lemoarekin, Barakaldorekin eta Amorebietarekin.

Orbegozok 2009-2010 denboraldian utzi zuen Lagun Onak taldea, Amorebietara joateko. Denboraldi bat egin zuen Bizkaiko talde horretan, Espainiako Hirugarren Mailan. Ondoren, Lemoak fitxatu zuen, eta bi denboraldi eginda Barakaldora joan zen. Han beste bi denboraldi igaro zituen, eta azken hiru denboraldietan Amorebietan jokatu du aurrelariak.