Abuztuko odol ateraldia bihar egingo dute

Uztarria.eus 2017ko abu. 29a, 12:01

17:00etatik 21:00etara izango dute odol-emaileek anbulatorioan odola emateko aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak gazteei odola ateratzera joateko deia egin die.

Hileroko azken asteazkeneroko legez, bihar, abuztuak 30, odola emateko aukera izango da 17:00etatik 21:00etara, anbulatorioan.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek gazteak animatu dituzte odola ematera.

Iraileko odol ateraldia hilaren 27an izango da.