Kalean animalientzat jana uztea salatu du herritar batek

Uztarria.eus 2017ko abu. 28a, 15:48

Azpeitian Perez Arregi plazatik Madalena auzora bitartean, norbaitek kalean animalientzat jana eta pentsua utzi izana salatu du herritar batek. "Eguna joan eta eguna etorri animalientzako jana uzten du kale bazterretan eta eserlekuen azpian bateren batek. Zikinkeria da hori", salatu du herritarrak.

Salaketa hori ikusi ostean, beste herritar batek honako bideo hau bidali dio UROLA KOSTAKO HITZAri. Irudietan arratoi bat ageri da animalientzat utzitako janariaren artean. Uztailean hartu zituen irudiok herritar batek. Hona hemen, bideoa: