Glual Energy enpresan ostiralean izan zen lan istripua salatu du CCOO sindikatuak

Uztarria.eus 2017ko abu. 28a, 15:46

Joan zen ostiralean 50 urteko azpeitiar langile bat hil zen Antzibarrena industriaguneko Glual Energy enpresan istripua izanda, eta gaur, astelehena, elkarretaratzea egin dute CCOO sindikatuko kideek Azpeitiko plazan. Lan istripu gehiagorik ez! lelopean egin dute kontzentrazioa dozena inguru lagunek.

Beste hainbat sindikatuk, berriz, biharko deitu du elkarretaratzea. ELAk, LABek, ESK-k, ESTEILASek, EHNEk eta HIRUk 11:00etan jarri dute hitzordua, Glual Energy enpresaren atarian, Antzibarrena 5 zenbakian. Prekarietatea eta lan istripuak salatzeko egingo dute protesta.