Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak igandean hasiko du denboraldia

Uztarria.eus 2017ko abu. 23a, 13:54
Lagun Onakeko gizonen lehen taldeko jokalari batzuk denboraldi-aurreko lan saio batean. (Lagun Onak)

Hilabete inguruko prestakuntzaren ostean, eta taldea osatzeko hainbat fitxaketa egin ondoren, dagoeneko prest dira denboraldia hasteko Igor San Migelen mutilak. Espainiako Hirugarren Mailako 2017-2018 denboraldiko lehen neurketa etxetik kanpo jokatuko du Azpeitiko taldeak; izan ere, Santurtzi izango dute aurrez aurre igandean, 11:15ean hasita. 

Denboraldi-aurrea bukatuta, Lagun Onakeko gizonen lehen taldea prest da Espainiako Hirugarren Mailako denboraldi berriari ekiteko. Hainbat partida jokatu dituzte futbolariek denboraldia hasi aurretik, hala nola Reala Bren, Vitoriaren, Durangoren eta Hondarribiaren kontra neurtu dituzte indarrak.

Hilabete inguruko prestakuntzaren ostean, eta taldea osatzeko hainbat fitxaketa egin ondoren, dagoeneko prest dira denboraldia hasteko Igor San Migelen mutilak. Lehen neurketa etxetik kanpo jokatuko du Azpeitiko taldeak; izan ere, Santurtzi izango dute aurrez aurre igandean, 11:15ean hasita.

Honako jokalari hauekin osatu du Lagun Onakek gizonen lehen taldea:

Talde teknikoa: Igor San Migel (Astigarraga, 1974) entrenatzailea; Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1978) bigarren entrenatzailea; Iñaki Apalategi (Beasain, 1993) osasun laguntzailea; eta Iosu Osa (Zumaia, 1989) masajista.

Atezainak: Aitzol Aizpurua (Zumaia, 1994) eta Mikel Lopetegi (Deba, 1998).

Atzelariak: Ivan Castillo (Lezo, 1996), Sergio Cayetano (Donostia, 1996), Oinatz Elustondo (Azpeitia, 1990), Julen Olasagasti (Donostia, 1994), Ignacio Renovales (Donostia, 1994), Hodei Tena (Azpeitia, 1986) eta Luis Egaña (Zumaia, 1994).

Erdilariak: Erika Aranburu (Zumarraga, 1993), Julen Aranburu (Azpeitia, 1988), Ander Arteaga (Azpeitia, 1996), Ugaitz Kerejeta (Azpeitia, 1998), Gorka Marcos (Lasarte, 1996) eta Ander Sanchez (Irun, 1991). 

Aurrelariak: Simon Aranguren, (Getaria, 1996), Julen Arufe (Ondarroa, 1994), Mikel Landa (Azpeitia, 1992) eta Richard Tenreiro (Irun, 1995).

Lagun Onakek hamazortzi jokalariko taldea osatu du denboraldi hasierarako, eta horietatik sei dira azpeitiarrak. Gainerakoak, hainbat klubetatik iritsi dira Azpeitira, besteak beste, Antiguoko, Tolosa, Numancia, Reala C, Alaves B, Gibraltar, Vitoria eta Aurrera Ondarroatik.

Iazko denboraldiari erreparatuz gero, bederatzi baja izan dira gizonen lehen taldean; izan ere, Unai Larrañaga Ikasberrin ariko da, Iker Murua Sestaorekin, Asier Goikoetxeak futbola utzi du, Jon Arzamendi Sestaon ariko da, Ander Moya Anaitasunan, Juan Manuel Iparragirre Durangok fitxatu du, Xabier Lapazaran Oiartzunen izango da, Joanes Otamendi Beasainen eta Iker Vicente Vitoriara itzuli da.