Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa emango du DYAk irailean

Uztarria.eus 2017ko abu. 21a, 17:31

Saioak DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan izango dira irailaren 4tik 22ra, 19:00etatik 21:00etara. Izen-ematea 110 euro ordaindu beharko da, eta ez da beharrezkoa aurrez sorospen ezagutzak izatea.

Gipuzkoako DYAk sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Azpeitiko DYAko Ordezkaritzan (Urola kalean). Irailaren 4tik 22era izango da ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara. Edonork eman dezake izena, baina ikasle kopurua mugatua izango da. Matrikula 110 eurokoa da.

Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez sorospen ezagupenik izatea. Batez ere, egunerokoan edonork izan ditzakeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute; besteak beste, bihotzaren eta biriken susperketa nola egin edo zauriak, hausturak eta erredurak nola sendatu. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituztenek, DYAren Sorosle Titulua eskuratuko dute.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroan izena eman edo horren inguruko informazio gehiago nahi duenak, 943-46 46 22 telefonora deitu dezake.