Kataluniako erasoak salatu dituzte dozenaka herritarrek

Uztarria.eus 2017ko abu. 18a, 14:50

Atzo Katalunian, Bartzelona eta Cambrilsen hain zuzen, izan ziren erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Azpeitiko Udalak, eta dozenaka herritarrek egin dute bat deialdiarekin. 12:00etan hainbat herritar elkartu da plazan, atzoko erasoetan hil eta zauritu ziren lagunei babesa eta elkartasuna adierazteko. Ordu laurdeneko kontzentrazioa egin dute eta txaloekin bukatu dute bilkura isila. Udaletxeko balkoian banderak haga erdian eta xingola beltzarekin jarri dituzte udal ordezkariek.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzo arratsaldean furgoneta batek hainbat lagun harrapatu zituen Bartzelonako Ramblak etorbidean. 13 lagun hil eta 80 bat zauritu ziren. Bart, 01:00ak aldean, Cambrilsen (Tarragona) beste harrapaketa bat izan zen. Zazpi lagun harrapatu zituen auto batek, eta horietako bat hil egin da.