Bartzelonako erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du udalak biharko

Uztarria.eus 2017ko abu. 18a, 01:50

Gaur arratsaldean Bartzelonan gutxienez 13 hildako eta 80 zauritu eragin dituen erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Udalak biharko. 12:00etan izango da kontzentrazioa plazan, eta erakundeak herritarrei elkarretaratzean parte-hartzeko deia egin die. 

Gaur arratsaldean Bartzelonan gutxienez 13 hildako eta 80 zauritu eragin dituen erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Azpeitiko Udalak biharko. 12:00etan izango da kontzentrazioa plazan, eta erakundeak herritarrei elkarretaratzean parte-hartzeko deia egin die. Gainera, udalak doluminak eta elkartasuna helarazi nahi izan ditu Bartzelonara eta Herrialde Katalanetara. "Tot el nostre suport i solidaritat amb Catalunya", adierazi du udalak.