Alain Mateosek Higuera de la Serenako Xake Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2017ko abu. 15a, 22:04

Joan zen abuztuaren 4an Higuera de la Serenako (Extremadura, Espainia) Xake Txapelketa irabazi zuen Alain Mateosek. Hain zuzen ere, 12 eta 18 urteko gazteen mailan parte hartu zuen azpeitiarrak, eta ligaxkan bost partidak irabazita, lehen postuan bukatu zuen txapelketa. Gainera, Mateos izan zen sariketako parte-hartzailerik gazteena. Argazkian, Alain Mateos oroigarria eskuetan duela.

Bestalde, Eneko Alberdik Andorrako Openean parte hartu zuen joan zen uztailaren 23tik 30era bitartean, eta bi puntu batuta, 140. postuan bukatu zuen txapelketa entzutetsua.