Oier Ibargurenek irabazi du Martirietako Igoera

Uztarria.eus 2017ko abu. 12a, 22:16

Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Martirietako Igoera jokatu dute gaur arratsaldean Azkoitian. 33 lagunek hartu dute parte proba herrikoian, eta Oier Ibarguren izan da azkarrena. Azpeitiarrak 11 minutu eta 36 segundo behar izan ditu Martirietara iristeko. Haren atzetik, segundo batera, helmugaratu da Jon Mendia (11:37), eta hirugarren postuan egin du Hasier Muruak (12:08).