Datorren astean Azkoitian Andramari festak ospatuko dituztela eta, Lurraldebusek handik itzultzeko gaueko autobus zerbitzu bereziak prestatu ditu. Abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 18an aterako dira autobusak, eta Azpeitian geldialdia egingo dute. Hilaren 17an ez da autobus zerbitzurik izango.
Azkoititik, 00:40ean, 01:30ean, 02:40ean, 03:30ean, 04:40ean eta 05:30ean abiatuko dira autobusak. Hilaren 14an eta 18an, gainera, 06:40an ere izango da Azpeitira etortzeko autobusa.