Urriaren 3tik 17ra egingo dute Tuba Jaialdia, eta "berrikuntza ugari" izango ditu

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-08-08 11:56

Iazko jaialdiaren irudi bat. (Alaitz Ruiz)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Zortzigarren urtez, nazioarteko musikariek, afizionatuek eta musikari gaztetxoek bat egingo dute herrian, urriaren 3tik 17ra ospatuko den Tuba Jaialdian. Egitarau osoa irailean aurkeztuko badute ere, aurtengo jaialdiak "berrikuntza ugari" izango dituela aurreratu dute antolatzaileek. Azpeitia izango da ekimeneko "gune garrantzitsuena", eta Sanagustin kulturgunean egingo ditute ekintza gehienak, baina, aurten, beste herri batzuetara zabalduko dute jaialdia; izan ere, Lekeition eta Hernanin ere eskainiko dituzte saioak. Hala nola, Azpeitiko musika bandak, Hernaniko musika bandak, Euskadi Low Brass taldeak eta Eduardo Nogueroles & The Jose Luis Martin Band taldeak hartuko dute parte ekimenean.

Azpeitiko Metal Boskoteak eta udalak antolatu ohi dute Tuba Jaialdia; aurten, ordea, Meta proiektuarekin bat egin dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere lagunduko du kultur ekimena.

Antolatzaileen esanetan, elkarlanean lantzen dute egitaraua, eta, datorren jaialdiari Alaitz Ruiz eta Alberto Belokiren argazkiekin emango diote hasiera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa