Futbol Festa 3x3 ekimenean parte hartzeko izena eman daiteke

Uztarria.eus 2017ko abu. 8a, 12:40
Angel Martin Azkoitiko Kirol zinegotzia eta Mikel Rodriguez Azpeitia Cup-eko kidea, atzo, aurkezpenean. (Azkoitiko Udala)

Irailaren 8tik 10era jokatuko dituzte partidak, eta izena Azpeitia Cupen webgunean, Halcon Bidaiaken eta Azkoitiko Plaza Berri Sporten eman daiteke, hilaren 20a bitartean. 

Azpeitia Cup-ek eta Azkoitiko Udalak laugarren urtez antolatu dute Futbol Festa 3x3. Irailaren 8tik 10era bitartean jokatuko dituzte futbol partidak, Azkoitiko plazan, eta parte hartzeko dagoeneko eman daiteke izena, Azpeitia Cup-en webgunean, Halcon Bidaiaken eta Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan. Izena emateko azken eguna abuztuaren 20a izango da. 

Iaz 115 taldek hartu zuten parte, eta aurten, dagoeneko, 100 bat taldek eman dute izena. Azpeitiko umeez gainz, Azkoitiko, Errezilgo, Zestoako, Zumaiako, Getariako, Zarauzko, Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko bost eta 11 urte bitarteko neska-mutilak elkartzen dira ekimenean. Taldeek hiru eta bost kide artekoak izan behar dute.

"10 minutuko partiduak jokatzen dira, talde bakoitzak bospasei. Ez da emaitzik kontutan hartzen, ez dago klasifikaziorik eta taldeak mistoak izan daitezke. Nahi duguna da neska-mutilek ondo pasatzea eta horretarako jartzen dugun muga bakarra adinarena da", dio esan du Mikel Rodriguez antolatzaileak. Izan ere, haur bakoitzari kamiseta bat ematen diete futbol festaren hasieran, eta amaieran, guztiek domina bana jasotzen dute.