Kenny Kaminskik Sammic taldearekin jokatuko du datorren denboraldian

Uztarria.eus 2017ko abu. 7a, 14:18

AEBtako Ohio University eta Michigan State taldeetan jokatutakoa da Kaminski, eta saskibaloi jokalariak adierazi duenez, “oso pozik” dago datorren denboraldian Urrezko LEB mailan jokatuko duelako.

Kenny Kaminski (Medina, AEB, 1993) saskibaloi jokalariak Iraurgi SBko Sammic taldean jokatuko du datorren denboraldian, klubak jakinarazi duenez. AEBtako Ohio University eta Michigan State taldeetan jokatutakoa da Kaminski, eta saskibaloi jokalariak adierazi duenez, "oso pozik" dago datorren denboraldian Urrezko LEB mailan jokatuko duelako. Hegaleko pibota da Kaminiski.

Klubak jakinarazi duenez, egunero Sammic eta Añares Rioja gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako jokalariak aurkezten joango dira.

Iraurgi SBren taberna, itxita

Saskibaloi taldeak Azpeitian duen taberna itxita dago hilaren 2az geroztik. Klubak adierazi duenez, lokalaren nagusiek saldu egin dute taberna, eta beste negozio bat jartzekotan dira han. Iraurgik eskerrak eman dizkie hango bezeroei eta langileei.