Baigerak bi irteera egingo ditu irailean, eta izena emateko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2017ko abu. 7a, 12:20

Batetik, Aran ibarrera eta Aiguestortesera joango dira egun batzuk pasatzera; bestetik, egun pasa egingo dute Zugarramurdin eta Baztanen. 

Azpeitiko Baigera jubilatuen elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Batetik, Aran ibarrera eta Aiguestortes Parkera (Katalunia) joango dira irailaren 18tik 22ra bitartean. Irteeraren prezioa 380 eurokoa da, eta bertara joan nahi duenak, izena eman behar du elkarteko bulegoan, astelehenetik ostegunera bitartean, 10:30etik 12:30era artean. Dena den, bulegoa abuztuan itxita dagoela jakinarazi dute.

Horrez gain, Baztanera eta Zugarramurdira (Nafarroa) ibilaldia antolatu dute irailaren 14rako. Hara joan nahi duenak 30 euro ordaindu beharko du, eta izena irailaren 12ra bitartean eman dezakete. Irteeraren egunean, 08:30ean abiatuko dira, San Martin egoitza aurretik.