Lagunarteko partida jokatuko du Lagun Onakek bihar

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2017-08-04 10:14

Abuztuaren 26-27ko asteburuan hasiko da denboraldia, eta Lagun Onak taldeak Santurtziren aurka kanpoan jokatuko dute norgehiagoka.

Joan zen uztailaren 27an egin zuten Espainiako Hirugarren Mailako laugarren multzoko egutegiaren zozketa Euskadiko Futbol Federazioaren egoitzan. Abuztuaren 26-27ko asteburuan hasiko da denboraldia, eta Lagun Onak taldeak Santurtziren aurka kanpoan jokatuko dute norgehiagoka.

Denboraldia hasteko aste batzuen faltan, dagoeneko hasi du denboraldi-aurrea Lagun Onakek, eta lau lagunarteko neurketa jokatuko ditu datozen egunetan. Bihar, Reala Bren aurka arituko da, Garmendipen, 19:00etan; abuztuaren 12an, 11:30ean, Vitoria taldea izango du aurrez aurre, Arrate zelaian; abuztuaren 16an, Durangoren aurka neurtuko dituzte indarrak, Tabira zelaian, 19:00etan hasita; azkenik, Hondarribiaren aurka jokatuko dute partida hilaren 19an, 11:30ean, Hondartzan. 

Lehen derbia, etxean

Aurten, Azkoitiko Anaitasuna Futbol Klubeko talde nagusia ere Hirugarren Mailan lehiatuko dela-eta, haien aurkako bi derbi jokatuko dituzte denboraldian zehar; lehenengoa hamargarren jardunaldian izango da, urriaren 22-23ko asteburuan, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Bigarren derbia, berriz, 2018ko martxoaren 10-11ko asteburuan izango da, Txerloian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa