Iberdrolak elektrizitate mozketak egingo ditu bihar herriko hainbat auzotan

Uztarria.eus 2017ko abu. 3a, 17:32

Mozketak egingo dituzten auzoetako etxen atarietan oharrak jarri ditu elektrizitate konpainiak, eta ohar horietan zehaztu du zer denbora epetan egingo dituzten mozketak.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, Iberdrolak elektrizitate mozketak egingo ditu bihar, ostirala, herriko hainbat auzotan. Mozketak egingo dituzten auzoetako etxen atarietan oharrak jarri ditu elektrizitate konpainiak, eta ohar horietan zehaztu du zer denbora epetan egingo dituzten mozketak.

Informazio gehiago nahi duena Iberdrolarekin jar daiteke harremanetan, distribucion@iberdrola.es helbidera idatzita edo 900-17 11 71 telefonora deituta.