Maitane Goenagak brontzezko domina lortu du Udako Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko abu. 3a, 13:15

Izarraitz Igeri Elkarteko kide Maitane Goenagak brontzezko domina irabazi du Malagan jokatu duten Udako Espainiako Txapelketan. Infantilen mailan, hainbat probetan lehiatu da Goenaga, eta 200 metro bizkarrez egindako proban lortu du hirugarrengo postua.

Goenagaz gain, Iñaki Etxeberriak ere hartu parte txapelketan. 100, 50 eta 200 metro egin ditu estilo librean, eta 18., 16., eta 26. postuan amaitu ditu probak. Maialen Sudupe txapelketan lehiatzekoa zen, baina "ondoezik" zegoela-eta, azkenean ez zuen parte hartzerik izan.

Txapelketako emaitzak ikusita, "gustura" azaldu dira igerilariak eta entrenatzailea. Orain, oporrak hartuko dituzte igerilariek.