Zezen plazaren "alde iluna" erakutsi du Askekintza elkarteak irudien bidez

Uztarria.eus 2017ko abu. 2a, 14:24

Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina martxan du Askekintzak 2014az geroztik, "Euskal Herriko festetan animaliak erabiltzeari utzi eta animalien askapena lortzeko asmoz". Tras los muros aktibistaren laguntzarekin, Askekintza taldeak esan du "saninazioetako zezenketen antolatzaileek ezkutatu nahi duten errelitatea" erakutsi dutela, eta Argiara hainbat argazki bidali ditu. "Gainontzeko animaliek gizakiongandik pairatzen duten indarkeria espezista bidegabea, etengabea eta neurrigabea da", adierazi dute.

"Argazkietan hainbat ikusle ageri dira, ume txikiak tartean, beraien aurrean duten bidegabekeria izugarriari lasai so eginez. Mendeetako hezkuntza espezistak animaliak diskriminatzea eta hauen zapalkuntza bortitza ikusezin bihurtzea izan du helburu. Horrelako argazkiekin eta eguneroko lanarekin, euskal jendartea aldatzea eta animalien askapena lortzea du helburu Askekintzak", esan dute taldeko kideek.

(Argazkia: Askekintza/Tras los muros)