Saninazioak 2017

Zozketa eginda, itxi du Uztarriak festetako tonbola

Uztarria.eus 2017ko abu. 1a, 22:22

Boleto guztiak salduta, arratsaldean itxi du festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak. Eta, urtero bezala, tonbola ixtearekin batera egin du aurtengo lau sari berezien zozketa; behean dituzue saritutako zenbakiak. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 16tik 30era zabalduko da.

Azken eguneko azken txanda baino lehen, gaur arratsaldean itxi du Uztarria Komunikazio Taldeak aurtengo saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbola.

Zenbaki saridunak

onbola ixtearekin batera egin da aurtengo lau sari berezien zozketa. Hona hemen sariak eta zenbaki saridunak:

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Eroski Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 2016
  • Ordezko zenbakia: 4050

Bi lagunentzako asteburuko egonaldia, Halcon Bidaiak agentziaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 8251
  • Ordezko zenbakia: 9606

Lau lagunentzako otordua, Larrañaga Hotelaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 4793
  • Ordezko zenbakia: 8024

Netbooka, Ukabi Informatika dendaren eskutik

  • Zenbaki sariduna: 8696
  • Ordezko zenbakia: 0406

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituztenek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko, irailaren 16tik 30era.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.