Kepa del Hoyo euskal presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute arratsalderako

Uztarria.eus 2017ko uzt. 31a, 17:40
'Espetxe politika hiltzailea!' lelopean kontzentrazioa egingo dute 19:00etan hasita, plazan. Galdakoztarra Badajozeko espetxean hil da, bihotzekoak jota.

Hogei urte espetxeratuta zeramatzan Kepa del Hoyo galdakoztarra hil da gaur Badajozeko kartzelan (Espainia), bihotzekoak jota. Sarek eta del Hoyoren senideek jakinarazi dutenez, gaur hil da presoa.

Haren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Azpeitian. Hain zuzen ere, 19:00etarako deitu dute kontzentrazioa, eta plazan egingo dute Espetxe politika hiltzailea! lelopean.

Biharko agerraldia iragarri du Etxerat elkarteak.