Xaguxatar parkean txikizioa egin dute asteburuan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 31a, 12:15

Herritar batek zapatuan bidalitako irudiak dira honako hauek. Hain zuzen ere, Ingurugiro Etxearen kanpoaldean dagoen Xaguxatar parkea hankaz gora ikus daiteke irudietan. Larunbat arratsaldean ateratako irudiak dira, eta argazkiak atera dituen herritarrak azaldu duenez, parkeko hainbat gune hautsita eta zenbait elementu tokiz mugituta zeuden.

Txikizioaren aurrean, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziak esan du parke publikoak "denon gozamenerako" gune direnez, horien zainketa herritar guztiena dela. Udalak txikizioak salatzeaz gain, herritarrei "arduraz" jokatzeko dei egin die. Erakundeak azaldu du "ahal bezain pronto" hasiko direla parkea konpontzen.