Saninazioak 2017

Saninazioetako aurreneko arratsaldea irudietan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 30a, 20:49

Goizeko giro apartak bide horretan jarraitzen du San Inazio bezperan. Izan ere, ehunka lagun izan dira plazan Marea Arroxak antolatutako herri bazkarian. Euria hasi badu ere, ez da oztopo izan festarekin jarraitzeko. Hain zuzen ere, plaza txukundu eta jolasak egin dituzte karpagunean. Bien bitartean, zezenketetarako kalejira egin dute hainbat lagunek, eta ordu horretan bertan hasi dira zezen txikien jolasak Frontoi Txikiaren aurrean horretarako egokitu duten gunean. Gainera, 20:00etan banatu zituen Uztarriak aurtengo Frantziako Tourraren porrari dagozkion sariak.

Izango da zer gozatu aurrerantzean ere, hala nola txarangarekin kalejira eta kontzertuak izango dira plazan nahiz karpagunean.

Hona hemen, gaurko eta datozen egunetarako egitaraua:

Uztailak 30, igandea. San Inazio bezpera

19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda.
19:30-21:30. Rock Kalean ikuskizuna, kaleetan zehar.
22:00. Trini Fox, txosnagunean.
23:00. Su festa: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxearekin.
23:30. Vendetta, plazan. Fan & Go, Olazko Amaren plazan.
01:00. Erokomeri, txosnetan.

Uztailak 31, astelehena. San inazio eguna

09:00. Goiz eresia.
10:10. Udal ordezkariak korporazioan parrokiara.
10:30. Prozesioa.
11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian meza, Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek kantatuko dute. Mikel Arenas izango da organo-jotzailea eta Javier Alberdi zuzendaria.
12:00. Urolatarrak txaranga.
12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakuera.
13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustinen.
13:30. Txomingeroen poteoa, plazatik abiatuta.
15:00. Txomingero bazkaria Erdikalean.
16:00. Gaztetxoentzat parkea, plazan.
17:30. Elektrotxarangaren eskutik kalejira. Eta Oinatz elkarte animalistaren kontzentrazioa, zezen plaza aurrean.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz Taldeak antolatuta.
18:30. Zezenketa.
19:00. Oria txaranga kaleetan, eta zezenketen ondoren kalejira.
22:00. Autobus Magikoaren kontzertua, txosnagunean.
22:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan. 1. partida: Jon Alberdi-Andoni Aretxabaleta/Elordi-Merino I. 2. partida: Altuna III-Rezusta/Bengoetxea VIII-Albisu.
23:00. Su festa, Caballer (Valencia) etxearen eskutik. Eta Ernairen ekitaldia, txosnetan.
23:30. Huntza eta Patxuko, plazan. Luhartzekin erromeria, Olazko Amaren plazan.
01:00. El Quinto Con Tenedor taldea txosnagunean.
02:30. DJ Bull txosnagunean.

Abuztuak 1, asteartea. San Inazio bigarrena

09:00. Goiz eresia.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria egingo diete udaletxe aurrean Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko kideei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikara.
11:00. Meza nagusia Loiolako basilikan, Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Parrokiako abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, Jose Luis Frantsesena organo-jotzaileak lagunduta eta Javier Alberdik gidatuta. Eta, X. Bakailao Txapelketa, plazan. Bitartean, hamaiketakoa.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakuera.
15:00. Bertso bazkaria, Azoka Plazan. Bertsolariak: Maialen Akizu, Maider Arregi, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi.
16:30. Mus Txapelketa, Sanagustinen. (16:00etan izen-ematea)
17:30. Go!azen dantzatu eta abestera, Perez Arregin.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta.
18:30. Ekain Txou eta lagunak emanaldia, plazan. Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian. Lehen partida: Maddi Unanue-Naroa Agirre / Maialen Ganzarain-Oihana Orbegozo. Bigarrengo bertso pilota partida: Eneritz Arrieta-Oihana Unanue / Patri Espinar-Alaitz Badiola. Bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Oihane Perea.
19:00-20:30. Kolpez Blai perkusio taldea, kaleetan zehar.
19:00. Emakumeok Plazara ekitaldia eta kontzertu sorpresa plazan.
22:00. Passepartout, txosnetan.
23:00. Ekitaldi feminista, txosnetan.
23:30. Gatibu, plazan.
01:00. Egurra ta kitto, txosnetan.
01:00-03:00. DJ festa Olazko Andre Mariaren plazan.
02:30. DJ Komando Klitorixen kontzertua txosnagunean.

Abuztuak 2, asteazkena

06:00. Incansables txaranga.
07:30. Bigantxak Done Jakuen.
08:00. Gosaria.
08:30. Zumba, plazan.
09:00. Suzirien eta danbatekoen bidez 2017ko jaien amaiera.