Saninazioak 2017

Hasi da saninazioetako zezenketa feria

Uztarria.eus 2017ko uzt. 29a, 20:47

Ohi baino goizago, gaur, San Inazio bezperaren bezperan, hasi dira aurtengo festetako zezenketak. Zezenzale asko elkartu da zezen-plazan, Curro Diaz, Miguel Angel Perera eta Roca Rey toreatzaileak Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak toreatzen ikusteko. Aurretik, alguazilak, Udal Musika Bandak eta mandazainek zezenketa aurreko ohiko kalejira egin dute (irudietan).

Txupinazioaren bezperako iluntzerako ere bada hitzordurik herrian. Horrela, zezenketa bukatutakoan, Los Pasai txaranga ibiliko da kalez kale. Eta gauean, 23:00etan hasita, Kresala taldeak kontzertua emango du plazan.