Donostiako Klasikoa, Azpeitian

Uztarria.eus 2017ko uzt. 29a, 16:27

Donostiako Klasikoaren 37. edizioa jokoan da gaur, eta Azpeititik ere igaro dira txirrindulariak. Ordubata laurden gutxitan zegoen aurreikusita lasterketaren iritsiera, eta zuzen ibili dira parte-hartzaileak. Zestoatik iritsita, Landeta zehazkatuta Errezilerako bidea hartu dute, zazpikote batek aurrena, eta pelotoi jendetsuak handik gutxira.