Batzordearen balioak berretsita, festak ondo pasatzeko deia egin du Haujijijaik

Uztarria.eus | Festak | Argazkia
2017-07-29 13:16

Haujijijai batzordeak agerraldia egin zuen atzo arratsaldean, eta argazki jendetsua atera zuten plazan. Egun osoan zehar hainbat lagun aritu zen festetarako gauzak prestatzen, eta azken hilabete eta asteetan ere lanean aritu direla gogorarazi du batzordeak. "Festetan parte-hartzea bilatzen dugun bezala, antolaketan ere parte-hartzea bilatzen dugu. Auzolana eta elkarlana dira gure zutaberik garrantzitsuenak", azaldu dute batzordeko kideek.

Bestalde, Haujijijaik batzordearen balioak gogorarazi ditu, eta berretsi du talde feminista, ingurumenarekin konprometitua eta euskalduna dela. Horrez gain, ohartarazi dute presoak, iheslariak eta deportatutak festetan izan arte lanean jarraituko dutela. "Gure jaietan ere kalean, gurekin, nahi ditugu", esan dute.

Festak "herritik eta herriarentzat" direla azaltzearekin batera, saninazioak ondo pasatzeko deia egin du festa batzordeak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa