Eneko Alberdi, Andorrako Nazioarteko Xake Irekian

Uztarria.eus 2017ko uzt. 28a, 12:29

Eneko Alberdi azpeitiarra Andorrako Nazioarteko Xake Irekia jokatzen ari da, uztailaren 22tik 30era bitartean. Guztira, 150 jokalari ari dira parte hartzen txapelketan. Sei txanda pasatu ondoren, Alberdik bi puntu lortu ditu, eta hiru txandaren faltan sailkapenaren 114. postuan dago.