Saninazioak 2017

Ikus-entzule ugari elkartu zuen Bandaren pasodobleen kontzertuak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 28a, 14:40

Aspaldiko urteetako usadioari jarraituta, Udal Musika Bandak pasodobleen kontzertua eskaini du aurten ere, saninazioetarako motoreak berotzen joateko. Atzo gauean izan zen aurtengo hitzordua, plaza Nagusian. Kioskoa hartu zuten Bandakoek, behean elkartu zen ikus-entzule piloari egun hauetan zezen-plazan joko duten hainbat pieza eskaintzeko.