Festetan "adi" ibiltzeko hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2017-07-28 11:24

Festen atarian, norbere gauzak zaintzeko oharra plazaratu du Ertzaintzak, eta hainbat gomendio eman du.

"Balio handiko gauzak" soinean ez eramateko adierazi dute, eta poltsa "ondo itxita" eta aurrekaldean edukitzeko gomendatu dute. Horrez gain, sakeleko telefonoak, jantziak eta diru-zorroak inon ez uzteko ohartarazi dute.

Festetan herritarrak leku "aldendu, ilun eta bakartietara" joatea ekidin dezatela eta jazarpen eta indarkeria jokabideak salatu ditzatela ere adierazi dute.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Ieu | 2017-07-28 : 12:47

Ño... Eskerrak beayei, oaiñ seguruo ibiliko gea festatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa