Umeen barraka eguna da gaur

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 14:00

Udaleko Festa Batzordeak gogorarazi du gaur, osteguna,izango dela saninazioen atarian urtero antolatzen duten haurren barraka eguna. Horrenbestez, 16:30etik aurrera, euro baten trukean erosi ahal izango dira barraketarako fitxak.

Betharram eraikina berritzeko lanak tarteko, barraka guztiaz ez zirenez kabitzen eraikin horren jolastokian, umeei zuzendutako barrakak Perretxikoan jarri dituzte, eta nerabeei zuzendutakoak Betharramen.