Bihar hartuko ditu oporrak Udal Liburutegiak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 14:43

Bihar, ostirala, irekiko ditu azken aldiz ateak Udal Liburutegiak, udako oporrak hartu aurretik. Hain zuzen ere, abuztuaren 15a arte egongo da itxita Enparan Dorretxeko liburutegia. Abuztuaren 16tik aurrera, berriz, udako ordutegiarekin jarraituko dute lanean: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia; arratsaldez eta asteburuetan itxita izango da.