Saninazioen atarian, hasi dira azken prestaketak

Uztarria.eus | Festak | Argazkia
2017-07-27 12:25

Egun gutxi falta dira saninazioetarako, eta urtero data hauetan egin bezala, jaietarako azken uneko prestaketak hasi dira herrian. Esaterako, gaur, uztailak 27, Marea Arroxak plazan jartzen duen txosna muntatzen hasi dira, plazan. Aurtengo festetan egongo den txosna bakarra izango da jai herrikoien aldeko batzordearena.

Txosnagunearen ordez, karpa

Azken urteetan ez bezala, aurten ez dituzte txosnak jarriko Azoka Plazaren atzeko aldean. Arrazoi ezberdinak medio, aurten aurrenekoz karpa handi bat jarriko dute txosnagunea zen lekuan, eta bertan izango dira Marea Arroxak antolatutako kontzetuak eta ekitaldiak. Zelai Luze inguruan jarri izan duten jantokia ere ez da egongo aurtengo jaietan, eta karparen inguruan jarriko dute sukaldea eta ogitartekoak jateko lekua. Gaztetxeak, Ernaik, Gora Herriak eta presoen aldeko taldeak jarriko dute karpa, elkarlanean, eta gaur arratsaldean hasiko dira muntaketa lanekin. 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia aitortxu | 2017-07-27 : 12:41

Txosnaik ez?? Garai baten eote zien burrukak txosnak jartzeko ta oin karpa xixtrin bat....

Gaur egungo gazteriye, "Gazte eta alper!"

Erabiltzailearen aurpegia azeitunabeltza | 2017-07-27 : 13:23

Karpa xistriñe. Esan hori bertako turno xistrin danak janber dituzten gaztiei. Erabaki horrek zeresana sortukoula seguru, bño jardunien jardungoyen hoyek nun eon die azken hilabetietan festak antolau bitartien?

Xistriñe da bai hola jardutie erabakiyen zergatiye jakin gabe.

Erabiltzailearen aurpegia aitortxu | 2017-07-27 : 13:46

Turnue eingoben herriko gazte hoyei (herriko gaztien %10) txalo ta animo mordo bat!

Erabiltzailearen aurpegia hauhalaxedek | 2017-07-27 : 16:42

Ta zein da arrazoye??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa