'Hiru Lore Beltz' ikuskizunaren aurrerapen bideoa kaleratu dute

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 13:24

Bihar taularatuko dute Hiru Lore Beltz ikuskizuna, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean, eta "azken kolpetxo" bezala, entseguetako irudiekin eta ahotsarekin osatutako aurrerapen bideoa kaleratu dute. Xalbadorrek 1973an idatzitako 'Mendian galdu direneri' bertso sorta oinarri dituen obran bertsoak, musikak, dantza, poesiak eta antzerkiak bat egingo dute. 30 lagunek hartu dute parte sormen lanean, eta bihar 19 lagun igoko dira oholtzara. 

Urola Kostako Hitzak emanaldiaren erreportajea argitaratuko du bihar.