Zaborra halamoduz Ikasberriko jolas parke berrian

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 13:17

Herritar batek helarazi dio argazki hau Uztarriari, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko jolas parke berriko zaborrontziek atzo arratsaldean erakusten zuten itxura eta edukia salatzeko asmoarekin.  "Ez dago eskubiderik umeentzako parke batean sagardo botilak, pizza kaxak eta abarrak egoteko", adierazi du herritarrak.