Saninazioak 2017

Adin ezberdinetako dozenaka lagun, kantu-jira arroxaren bueltan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 26a, 15:35

Kolore arrosaz jantzi zituzten Azpeitiko kaleak Marea Arroxako eta Azpeitiko zein Hazparneko Kantujira taldeko kideek atzo, uztailak 25. Zapi arrosak lepoan eta euskal kantuen letrak eskuan, 18:00etan elkartu ziren San Martin egoitzaren atarian, abestiekin Santio eguneko arratsaldea girotu asmoz. Gaztetxo, gazte zein heldu batera aritu ziren herriko txoko ezberdinetako giroa alaitzen, ez baitzen umorerik falta izan. Plazan eman zioten amaiera atzoko kantujirari, eta leku horretan hainbat eta hainbat herritar batu ziren kantura.