Saninazioak 2017

Autobus zerbitzu bereziak izango dira saninazioetan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 26a, 14:24

Azpeititik Azkoitira, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko indartu dituzte autobus zerbitzuak. Hilaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean izango dira ordutegi bereziak. Joan den uztailaren 22tik abuztuaren 4a arte aldaketak izango dira autobusen geralekuetan.

Festak direla eta, igandetik, uztailaren 30etik, asteartera arte autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitira eta Urola Kosta aldera itzultzeko.

Alde batetik, Azpeititik kosta aldera joateko linea indartu dute, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko autobusena, hain zuzen. Bestetik, Azpeitia-Azkoitia linean ere autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte. 

Hemen Azpeititik ertengo diren autobusen ordutegiak:

Azkoitira: 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an. Anbulatorioko geltokitik irtengo dira autobus guztiak.

Zestoara: 00:30ean, 01:10ean, 02:30ean, 03:10ean, 04:30ean eta 05:10ean. Uztailaren 30ean 06:30ean ere bai.

Zumaiara: 00:30ean, 02:30ean eta 04:30an. Uztailaren 30ean 06:30ean ere bai.

Getariara eta Zarautzera: 02:30ean eta 04:30ean.

Geraleku aldaketak

Azken urteetan bezala, ordutegiak indartzeaz gain, autobusen geralekuetan ere aldaketak izango dira festak direla eta. Joan den zapatutik abuztiaren 4a arte Julian Elorza hiribideko eta Tren Museo aurreko geltokiak kenduko dituzte, eta bariantean jarriko dituzte horien ordezkoak.