Jagoba Beobidek Burgos taldearekin fitxatu du

Uztarria.eus 2017ko uzt. 26a, 14:17
Jagoba Beobide Racingeko elastikoarekin. (Racing)

Espainiako Bigarren B Mailako taldea da Burgos, eta han jokatuko du erdilariak. Aurreko denboraldian Santandergo Racingen jokatu zuen azpeitiarrak.

Jagoba Beobide (Azpeitia, 1987) futbolariak Burgos taldearekin fitxatu du, eta datorren denboraldian talde horretan ariko da. Espainiako Bigarren B Mailan jokatzen du Burgosek, eta han jokatuko du erdilariak.Joan zen denboraldiko neguko merkatuan Santandergo Racingera joan zen Beobide, eta bederatzi partida jokatu zituen ligan klub harekin. Ondoren, Espainiako Bigarren Mailarako igoera fasean beste sei neurketa jokatu zituen Racingekin, baina ez zuten lortu mailaz igotzerik. Denboraldia bukatzean, klubean ez jarraitzea erabaki zuen azpeitiarrak.

Racingen jokatu baino lehen, berriz, Alavesen aritu zen Beobide, eta 2015-2016 denboraldian Espainiako Lehen Mailara igo zen talde babazorroarekin. Auretik, Real Unionen eta Cordoban ere aritutakoa da azpeitiarra.