"Errespetuzko festen alde"

Azpeitiko EAJren udal taldea | Iritzia | Artikulua
2017-07-26 10:29

Jeltzaleek iritzi artikulua kaleratu dute San Inazio jaien atarian. Haujijiai batzordeak epe luzerako kamisetak ateratzea begi onez ikusten dute jeltzaleek, baina horiek uste dute kamiseta horiek ez luketela "alderdikeria adierazten duen lelorik" izan behar.

"Haujijijai batzordeak kamiseta arroxa berriak atera ditu epe luzerako disenuarekin. Hau ondo iruditzen zaigu. Berrerabilpena bultzatzen ari garen garai hauetan, urtero kamiseta berri bat erosi behar izateari zentzu handirik ez diogu bilatzen. Beraz, erabaki horrekin ados gaude.

Halere, dirudienez, adierazpen jakin batzuk eramango ditu kamiseta berri horrek, eta hori da ondo ikusten ez duguna. Gure ustez, herri osoarentzat festa dinamizatzeko sortutako mugimendu batek ez lituzke alderdikeria adierazten duen lelorik eraman behar. Kamisetak “neutroak” izan beharko lirateke; bakoitzak gehitu diezaizkiola nahi dituen leloak (errespetuzkoak, beti ere).

Bestalde, errespetua eskatzen dugu festetako hainbat ekitalditara agertuko diren herritarrentzat. Pintadarik edo irainik gabeko festak nahi ditugu. Errespetua denentzat.

Amaitzeko, erasorik gabeko festak nahi ditugu, batez ere sexu erasorik gabeko festak. Ez beti da Ez!

Ondo pasatu, saninaziyuek!".

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia gaztie | 2017-07-26 : 12:16

jajaja!
Azpeitiarrak izango zarete, baina ez zarete ezerrekin ere enteratzen, edo ez duzute enteratu nahi.
Haujijijai zuen festa eredu tradizionalistarekin amaitzeko sortu zen, zuena bai bazen aldebakarreko festa, tradizioa eta lege zaharra, prosezioa eta zezenak! Zuek "neutralitatea" eskatzen? entzuteko jaioak.
Gazteak aldarrikatzailea izan behar du BETI, herriko arazoekin kezkatua, baita festetan ere. Alderdiak ez dira aldarrien jabe, lotsagabea da "alderdikeria" salatzea aldarri ezberdinak dituen kamiseta batengatik.
Gainera, gazteak independienteak dira eta ez dute alderdien onarpena behar ezertarako, ez batenak eta ez besteenak.
Zorionak Haujijijai egiten ari zareten lan desinteresatu guztiagatik.... herri hobe baten alde lanean, festa eta borroka uztartuz. Eutsi horri eta animo!

Erabiltzailearen aurpegia Elolagay | 2017-07-26 : 16:27

Gaztea eta errebeldea, gaztea eta errebeldea, lema hori sortu zutenak jadanik kanak dauzkate edo burusoilak daude. “Gazteak aldarrikatzailea izan beharko du beti…” ba bakoitzak ikusiko du zer aldarikatzen dun eta nola..., baina zergatik zazpi urteko ume batek eraman behar du presoen logoa bere kamisetan? Zergatik etxeko txikiak saltza horietan sartu? Barkatu, baina hori ez da independientea izatea, hori harrobia egitea da, hori inposaketa huts bat da, hori bene benetan lotsagarria da.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-26 : 23:52

Lotsagarriye...aurrekoarekin ados! Euskal presoen logoa? Bakoitzak ipiniko dio pegatina bat nahi bau!...imposaketa 100%! Udalak gañea txaloka...nere tokiye libre uztet saninaziyotan, paso.

Erabiltzailearen aurpegia IrekiAteak | 2017-07-27 : 08:46

7 urteko umeak eramango du kamiseta, GURASOEK EROSTEN BADIE.
7 urteko umea korridara joango da, GURASOEK ERAMATEN BADUTE.
7 urteko umea mezetara joango da, GURASOEK ERAMATEN BADUTE.

Kamiseta roxa jantzi edo ez jazteko askatasun osoa dago.
Haujijijaik ateratako kamiseta jantzi ordez, beste kamiseta roxa bat jazteko askatasun osoa dago.

Haujijijai festa batzordea herri eragile bat da, iniziatiba propioz lan egiten duena, balore batzuek dituen pertsonak biltzen dira bertan eta lan asko, asko, asko egin ondoren jaietarako ekimen ugari antolatzen ditu. Ez du monopoliorik, eta zuek, Elolagay eta Betikue, libre zarete beste talde bat antolatzeko. Zuen taldean kamiseta roxa lisoak, edo beltzak, edo sotanak atera nahi baditu, aurrera.

Baino manipulatzeari utzi mesedez.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2017-07-27 : 13:13

Motorrik ez diak salduko...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa