Enara Arrizabalagak eta Iker Sarasuak Errenteriako Dantza Solte Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus 2017ko uzt. 25a, 17:33

Gazteen mailako 52. Dantza Solte Txapelketa jokatu zuten atzo, astelehena, Errenterian (Gipuzkoa), eta Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak irabazi zuten txapela. Gazteetan hamabi bikotek parte hartu zuten lehian, eta honako hauek izan zire sailkatutako aurreneko lau bikoteak:

  1. Iker Sarasua eta Enara Arrizabalaga
  2. Danel Serrano eta Irati Saizar (Lezo)
  3. Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida (Azpeitia)
  4. Eneko Sarasua eta June Elorza (Azkoitia-Azpeitia)

Uzkudun eta Bastida, hirugarren

Ostiralean bertan  67. Helduen Mailako Dantza Suelto Txapelketa ere jokatu zen Errenterian, eta maila horretan lehiatu ziren aurrenekoz Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak. Guztira, zortzi bikote aritu ziren lehian, eta Uzkudun zeta Bastida hirugarren sailkatu ziren. Txapela Lezoko eta Villabonako Iker Sanzek eta Ane Urruzolak eraman zuten.