Kantu-jira arroxak kaleak girotuko ditu bihar, Santio egunez

Uztarria.eus 2017ko uzt. 24a, 12:16
Iazko Santio Egunean kantu-jira arroxa, Eguzkitza aurreko plaza txikian.

Saioa, urtero bezala, San Martin egoitzan hasiko dute 18:00etan, baina antolatzaileek adierazi dutenez, ordu laurden bat lehenago bilduko dira, emanaldia puntual hasteko.

Zapi arroxak lepoan jantzita, kantu-jiran aterako dira bihar, Santio Eguna, Kantu-jira taldea, Hazparneko kantu jirakoak eta Marea Arroxako kideak. Saioa, urtero bezala, San Martin egoitzan hasiko dute 18:00etan, baina antolatzaileek adierazi dutenez, ordu laurden bat lehenago bilduko dira, emanaldia puntual hasteko. Era berean, Kantu-jira taldeko kide ez izan arren, kanturako gogoa duen edonor gonbidatu dute saioan parte hartzera.

Hona hemen Kantu-Jira arroxak bihar egingo duen ibilbidea:

- 18:00-18:30: San Martin egoitza.

- 18:30-19:00: Pastorkua aurreko plaza.

- 19:00-19:30: Eguzkitza aurreko plaza txikia.

- 19:30-20:00: Etxe Zuri aurreko plaza txikia.

- 20:00-20:30: Enparantza Nagusia.