Mural margoketarekin hasi da preso, iheslari eta deportatuen aldeko eguna

Uztarria.eus 2017ko uzt. 22a, 17:11

Goizean hasi da Azpeitiko Sarek, Kalerak eta Marea Arroxak antolatutako preso, iheslari eta deportatuen aldeko eguna, horma pintaketarekin. Buztinzuriko errebalean margotu dute murala, 12:00etan hasita. Bertan islatu nahi izan duten gaia dispertsioa izan da.

Arratsaldean jarraituko dute prestatutako egitarauarekin. Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara lelopean manifestazioa egingo dute 19:00etan plazatik abiatuta. Ondoren, 21:00etan afaria eta ekitaldia izango dira Frontoi Txikian, Azpeitiko Kalera mugimenduak antolatuta.