'Azpeitia-Hazparne' ikus-entzunezkoaren emanaldiarekin amaitu da bi herri pausoz pauso lotu dituen ekimena

Uztarria.eus 2017ko uzt. 22a, 11:00

Urtarrilaren 14an hasi zen Azpeitia-Hazparne. 30urte. Bi herri pausoz pauso egitasmoa, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren harira. Lagun Onak Mendi Bazkunak Hazparneko lagunekin eta Udalarekin elkarlanean osatu zuten egitasmoa, eta bi herriak oinez lotzeko sei etapak eginda, "arrakastatsua" izan dela nabarmendu dute Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek. Atzo, uztailak 21, lagun arteko afariarekin eta egindako txangoetan hartutako irudiekin osatutako Azpeitia-Hazparne ikus-entzunezkoarekin eman zioten amaiera urtarrilean abiatutako proiektuari. Hurrengo urtera begira, hazpandarrekin batera lanean jarraitzeko gogoa erakutsi du mendi bazkunak.