Euskal Herriko Herriartekoaren finala, iruditan

Uztarria.eus 2017ko uzt. 22a, 12:53

Euskal Herriko Herriartekoaren txapela jantzita itzuli zen Azpeitia atzo, uztailak 21, Larrabetzutik (Bizkaia). Ilunpe Pilota Elkartekoek Usansolo izan zuten parez pare, eta aise nagusitu ziren azpeitiarrak, hiru partidetatik hiru irabazita (22-20; 22-6 eta 22-16). Larrabetzuko pilotalekua ia goraino bete zen, eta azpeitiar zaleen babesik ez zitzaien falta izan atzoko hitzorduan Unai Alberdi eta Aimar Egiguren kadeteei, Jon Alberdi eta Julen Egiguren jubenilei eta ezta Markel Etxaniz eta Iosu Uzkudun seniorrei ere. Honakoak atzoko finalean hartutako irudi batzuk dira. 

Gaur, zapatua, egingo diete harrera txapeldunei herritarrek zein Udalak. 13:00etan Perez Arregitik abiatuko dira Ilunpeko pilotariak plazara, musika  bandaren doinuek lagunduta.