Bihar irekiko du Uztarriak tonbola, Erdikalean

Uztarria.eus 2017ko uzt. 21a, 13:39

Kokaleku berria izango du aurten tonbolak, Erdikaleko bigarren zenbakia hain zuzen ere, Geu arropa dendaren pareko lokalean. Uztailaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean zabalduko ditu aurten ateak tonbolak. Bederatzigarren urtez, Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena. 

Badatoz herriko festak, eta horiekin batera, bederatzigarren urtez badator Uztarria Komunikazio Taldearen tonbola ere. Bihar, uztailaren 22an, irekiko ditu ateak tonbolak. Berrikuntza bat izango du aurtengoak: kokalekua. Erdikaleko bigarren zenbakian jarriko du tonbolaren egoitza Uztarriak, Geu arropa dendaren pareko lokalean. 

Beste urte batez, ekerrak eman beharrean da Uztarria tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Bertan merkatarien elkarteak, eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik, harategik, gozotegik eta abarrek babestu dute ekimena: ia 100 dira guztira. Iaz baino 20 inguru gehiago. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abian jarri zuen proiektu honetan denen laguntza oinarrizkoa delako, eskerrik asko guztiei, benetan!

Zazpi egun irekita

Aurten zazpi egunez irekiko ditu ateak Uztarriaren festetako tonbolak, santioetan eta saninazioetan: uztailaren 22an, 23an, 24an, 25ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean. Ordutegiari dagokionez, zapatuan 17:00etatik 20:30etara izango da zabalik. Igandean, berriz, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Astelehenean, uztailaren 24an, 17:00etatik 20:30era, eta asteartean 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, aldiz, 12:00etatik 15:00etara, 17:00etatik 00:00etara 

Inoiz baino sari gehiago

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Aurten, gainera, inoiz baino oparien zerrenda luzeagoa izango da. Saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Bi lagunentzako bi asteburu pasa, otarre bikaina eta netbook bat izango dira azken zozketan banatuko ditugun sariak.

Uztarria Erdikale 2n egongo da zuen zein. Honakoak dira aurtengo tonbola babestu duten saltokiak: