Azpeitiko txoko historikoak ezagutarazteko panelak jarri dituzte

Uztarria.eus | Herria | Argazkia
2017-07-20 17:25

Ordubete inguru oinez ibilita, Azpeitiko hainbat txoko historiko ezagutzeko ibilbidea erakusten duten panelak jarri dituzte gaur. Ibilbide turistikoa Loiolan hasten da, eta honako leku hauetatik igarotzen da: San Inazioren jaiotetxea, Olazko Ama Birjinaren ermita, udaletxea, Altuna Etxea, Basozabal Etxea, Soreasuko San Sebastian parrokia, garbitokia, Antxieta Jauregia, Madalenako ospitala eta ermita, Burdinbidearen Euskal Museoa eta Enparan Dorretxea. Hala, gune historiko horien inguruan ezarri dituzte kartelak (argazkietan), hala nola parrokian, Loiolan eta plazan. Kartelak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez daude idatzita, eta Azpeitia Experience markaren pean atera ditu Udalak. Turismoari bultzada emateko xedearekin sortu zuten Azpeitia Experience Egitasmoarekin, "turistak Loiolatik Alde Zaharrera gertutatzea eta herriko ondare kulturala eta naturala balioan jartzea" nahi dute. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa