Igandera arte izango dira ikusgai Ihintza eta Garazi Arakistainen margolanak, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko uzt. 20a, 17:29

Erakusketa berria iritsi zen joan den astean Sanagustin kulturgunera: Novilunium. Ihintza eta Garazi Arakistain ahizpek egindako margolanak dira bertan ikus daitezkeenak. Bi azkoitiarrek kolorez jantzitako irudiak osatu dituzte, eta ikusgai daude kulturgunean datorren igandera arte, hilaren 23ra arte, hain zuzen.