Lehertzear dira festak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 19a, 23:21
Festetako egitaraua aurkezteko, argazki jendetsua atera dute plazan.

Ostiralean hasi, eta abuztuaren 2ra bitartean ez dute etenik izango udako festek. Herriko hainbat eragilek era askotako ekitaldiak prestatu dituzte. Eraso sexistak saihesteko, esfortzu bat eskatu die herritarrei Eneko Etxeberria alkateak.

Ostiralean hasi, eta abuztuaren 2ra bitartean ez dute etenik izango festek Azpeitian. Gaur aurkeztu dute egitaraua Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak, Eneko Etxeberria alkateak eta Leire Arrieta Marea Arroxako kideak. Haiekin batera herriko hainbat eragile bildu dira plazan, eta argazki jendetsua atera dute.

Ibarzabalaren arabera, urtez urte "gero eta eragile gehiago" biltzen dira festen bueltan, eta hori "poztekoa" da. Etxeberriaren iritziz, "urteko argazkirik politena" atera dute gaur. "Esaten dute herriak  festen araberakoak izaten direla, eta argazki honek demostratzen du gure festak direla onenak, gure herria delako onena. Sinpleki esateko, poza ematen du horrelako festak eta horrenbeste jenderekin aurkeztea".

Azpeita-Hazparne dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dituzte festak ostiralean, eta ondoren ere askotariko ekitaldiak izango dira: santioak sagardoaren eta baserritarren bueltan, liburu aurkezpena, kirola, kultura... Etxeberriak gogorarazi du herriko dantzariek botako dutela aurten San Inazio festei hasiera emango dien txupinazoa.

Festak ondo pasatzeko izaten diren arren, kezka bat ere aipatu du Etxeberriak. "Denok dakizue festetan zer kezka izaten dugun. Iaz ez zen gauza larririk gertatu, eta aurten ere uste dut errespetuaren bide hori jarraitu behar dugula. Jendeari eskatzen diogu aktiboki parte hartzeko, batak bestea zaintzeko, eta espero dut festetan ez dela ezer pasatuko. Esfortzu bat eskatzen diegu herritarrei gure herriak horretan ere eredugarri izan behar duelako".

Hona hemen festetako egitaraua:


Uztailak 21, Ostirala

20:30. Afaria, Sanagustin kulturgunean, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta.
22:30. Azpeitia-Hazparne, 30 urte. Bi herri pausoz pauso ikus-entzunekoaren emanaldia, Sanagustinen.

Uztailak 22, zapatua

10:30-13:30 eta 16:00-18:00. XXXV. Usakume tiraketa, Odria auzoan.
12:00. Azpeitia eta sagardoa liburuaren aurkezpena, udaletxeko areto nagusian.
12:00. Adin txikikoak eta dispertsioa gai hartuta, mural pintaketa. Plazan elkartuko dira.
12:00. Kimura judo klubaren erakustaldia, plazan.
14:30-19:00. Karting eta supermotard erakustaldia, Perez Arregi plazan.
19:00. Euskal presoak, iheslariak eta deportatuak festetara lelopean manifestazioa, plazatik abiatuta.
21:00. Afaria eta ekitaldia, Frontoi Txikian.
23:00. Obaneuke taldearen kontzertua, Perez Arregi plazan.

Uztailaren 22tik abuztuaren 2ra. Zezenketen inguruko erakusketa, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, Foru Ibilbideko udal aretoan.

Uztailak 23, igandea

10:00. Goiz eresia eta Itsasi dantza taldeak antolatutako korporazio txikia, Juan Antxieta musika eskolako txistulariek eta banda gazteak lagunduta.
11:00. Umeen Meza Nagusia, Juan Antxieta musika eskolako abesbatzak lagunduta, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.
Ondoren, erraldoien desfilea. Honako talde hauek parte hartuko dute kalejiran: Bergara, Azkoitia, Hondarribia, Zarautz, Elgoibar, Txantrea, Urduña, Errotxapea, Iruñeko Alde Zaharra, Añorga, Zizurkil, Donostia, Ostargi, Buztintxuri, Bidasoa eta Azpeitia.
12:00. Haurrentzako dantzak, plazan.
12:30. Erraldoien dantza txapelketa eta sari banaketa, plazan eta udaletxean.
14:00. Haurren eta gaztetxoen bazkaria. Jarraian, jolasak.
17:30. Gaztetxoeekin kalejira Alde Zaharreko kaleetan.

Uztailak 25, asteartea

10:30.
-Goiz eresia, Udal Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
-XXXIII. Cesar Valverde Txapelketaren finala, Frontoi Txikian.
Kategoriak: pre benjamin B, pre benjamin A, benjamin B, benjamin A, alebin eta infantil.
-Nafarroako banderari omenaldia, Perez Arregi plazan.
Ondoren, kalejira Erdikaletik plazara.
11:00.
-Eskualde mailako arraza ezberdinen ganadu erakusketa: limusina, blonda, pirenaika...
-XIX. Gazta Lehiaketa. Idiazabal jatorri deituraren barne dagoen artzain gaztak parte hartu ahal izango du.
-Hazparnekoei harrera eta ongi etorria. Baserritar egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar.
12:00. XLV. Sagardo Lehiaketa, plazan. Txekor errea eta parrillan egindako hegaluzea dastatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren herritar guztiek. Aldi berean, Amets Arzallus, Beñat Lizaso eta Sebastian Lizaso bertsotan ariko dira, eta Laja (aita-semeak), Lutxurdio eta Berastegi trikitilariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.
18:00. Kantu poteoa, San Martin egoitzatik hasita.
18:30. Errekortariak, zezen plazan.
19:30-22:30. Jainekin txarangaren musika alaia, kaleetan zehar.

Uztailak 27, osteguna

19:00. Desenkajonamendua, zezen plazan. Ganadutegiak: Fuente Ymbro Chiclana de la Frontera (Cadiz), Ana Romero Alcala de los Gazules (Cadiz), Celestino Cuadri Trigueros (Huelva).
22:00. Udal Musika Bandaren Azpeitiko pasodobleen kontzertua, plazan.

Uztailak 28, ostirala.

22:00. Hiru lore beltz, Sanagustin kulturgunean.

Uztailak 29, larunbata.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan.
18:30. Zezenketa.
19:00. Los Pasai txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
23:00. Kresala taldearen kontzertua, plazan.

Uztailak 30, igandea.

11:00etan. Hamaiketakoa, plazan.
12:00etan. Txupinazoa. Azpeitiko dantza goraipatuko da txupinazoan: Itsasi Dantza Taldea (40 urte bete ditu), Sahatsa Dantza Taldea, Luix Beltza Dantza Suelto Eskola, Jose Mari Orbegozo eta Angel Oiarzabalen dantza eskolak txupinazora gonbidatu dira.
Ondoren, Udaleko Musika Banda, Izarraitz txistulari taldea, Eltziego gaiteroak eta erraldoien nahiz buruhandien kalejira.
12:05. Marea Arroxa, kaleetan zehar. Euskal dantzen kalejira trikitilarien laguntzaz.
12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan.
15:00. Herri bazkaria, plazan.
17:00. Txosnen irekiera eta jolasak txosnagunean.
18:00-19:30. Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat.
Ondoren, zezen txikiak Done Jakue kalean. Ganadutegia: Lopene.
18:30ean.
-Kalejira musikatua txosnagunetik abiatuta.
-Zezenketa.
19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Parrokiako abesbatzak
eta Julian Barrenetxea abesbatzak kantatuko dute. Itziar Urbieta izango da organo-jotzailea eta Javier Alberdi zuzendaria.
19:00-22:30. Gau Erdi txarangaren kalejira, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
19:30-21:30. Rock Kalean emanaldia eta ikuskizuna, kaleetan zehar.
22:00. Trini Foxen kontzertua txosnagunean.
23:00. Lehenengo su festa: Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxearen eskutik.
23:30.
-Vendetta taldearen kontzertua, plazan.
-Fan & Go taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan.
01:00. Erokomeriren eskutik erromeria txosnagunean.

Uztailak 31, astelehena.

09:00. Goiz eresia, Herriko Musika Banda, Ziekoko Gaiteroak eta Izarraitz Txistulari Taldearen eskutik.
10:10. Udal ordezkariak korporazioan parrokiara.
10:30. Prozesioa, Azpeitiko kaleetan.
11:00. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian meza, herriko apaizek eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Parrokiako eta Julian Barrenetxea abesbatzek. Mikel Arenas izango da organo-jotzailea eta Javier Alberdi zuzendaria.
12:00. Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.
12:30.
-Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa, zezen plazan.
-Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldekoak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
13:00. Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.
13:30. Txomingeroen poteoa, plazatik abiatuta.
15:00. Txomingero bazkaria Erdikalean.
16:00. Gaztetxoentzat parkea, plazan.
17:30.
-Elektrotxarangaren eskutik kalejira.
-Oinatz elkarte animalistaren kontzentrazioa, zezen plaza aurrean.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue Kalean, Zezen Beltz Taldeak antolatuta. Ganadutegia: Zelai Luze.
18:30. Zezenketa.
19:00. Oria txaranga kaleetan, eta zezenketen ondoren kalejira.
22:00. Autobus Magikoaren kontzertua txosnagunean.
22:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan. 1. partida: Jon alberdi-Andoni Aretxabaleta/Elordi-Merino I. 2. partida: Altuna III-Rezusta/Bengoetxea VIII-Albisu.
23:00.
-Bigarren su festa, Pirotecnia Caballer (Valencia) etxearen eskutik.
-Ernairen ekitaldia, txosnagunean.
23:30.
-Huntza eta Patxuko taldeen emanaldia, plazan.
-Luhartz erromeria, Olazko Amaren plazan.
01:00. El Quinto Con Tenedor taldearen kontzertua txosnagunean.
02:30. Ziribulio Sound txosnagunean.

Abuztuak 1, asteartea

09:00. Goiz eresia Izarraitz txistulari taldearekin, Udal Musika Bandarekin eta Eltziegoko gaiteroekin.
10:00. Elkarretaratzea, Loiolan.
10:15. Herriko agintariek ongietorria egingo diete udaletxe aurrean Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko kideei. Ondoren, korporazioan joango dira Loiolako basilikan egingo den Meza Nagusira.
11:00. Meza Nagusia Loiolako basilikan, herriko apaizek eta Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillarekin. Parrokiako abesbatzak eta Julian Barrenetxea abesbatzak abestuko dute, Jose Luis Frantsesena organo-jotzaileak lagunduta eta Javier Alberdik gidatuta.
-X. Bakailao Txapelketa, plazan. Bitartean, hamaiketakoa.
12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz Taldeak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
15:00. Bertso bazkaria, Azoka Plazan. Bertsolariak: Maialen Akizu, Maider Arregi, Jon Gurrutxaga eta Aitor Salegi.
16:30. Mus Txapelketa, Sanagustin kulturgunean. (16:00etan hasiko da izen-ematea)
17:30. Go!azen dantzatu eta abestera emanaldia, Perez Arregi plazan.
18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta. Ganadutegia: Arno.
18:30.
-Ekain Txou eta lagunak: zirko eta antzerki emanaldia, plazan.
-Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian. Lehenengo partida: Maddi Unanue-Naroa Agirre / Maialen Ganzarain-Oihana Orbegozo. Bigarrengo bertso pilota partida: Eneritz Arrieta-Oihana Unanue / Patri Espinar-Alaitz Badiola. Bertsolariak: Iratxe Ibarra eta Oihane Perea.
19:00-20:30. Kolpez Blai perkusio taldearen emanaldia kaleetan zehar.
19:00. Emakumeok Plazara ekitaldia eta kontzertu sorpresa plazan.
22:00. Passepartout taldearen kontzertua, txosnagunean.
23:00. Ekitaldi feminista, txosnagunean.
23:30. Gatibu taldearen kontzertua, plazan.
01:00. Egurra ta kittoren kontzertua txosnagunean.
01:00-03:00. DJ festa Olazko Andre Mariaren plazan.
02:30. DJ Komando Klitorixen kontzertua txosnagunean.

Abuztuak 2, asteazkena

06:00. Incansables txaranga, kaleak alaituz.
07:30. Bigantxak (Ganadutegia: Marques de Saka eta Elurtegi), Done Jakue kalean.
08:00. Gosaria.
08:30. Zumba erakustaldia, plazan.
09:00. Suziri eta danbatekoen bidez, 2017ko jaien amaiera.