Gaur arte luzatu dute Umeen Eguneko izen emate epea

Uztarria.eus 2017ko uzt. 19a, 14:10
Iazko Umeen Eguneko irudi bat.

Goizez, 12:30etatik 14:00ak arte, eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, plazako arkupetan eman ahal izango da izena.

Marea Arroxak antolatuta, igandean –uztailak 23– egingo dute Umeen Eguna. Astelehenean eta atzo jarri zuten egun horretako ekintzetan parte hartzeko izena emateko mahaia plazan, baina jende asko apuntatzen ari dela ikusita, izen emate epea luzatzea erabaki dute. Hain zuzen ere, gaur izango da izena emateko azken eguna. Goizez, 12:30etatik 14:00ak arte, eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, plazako arkupetan eman ahal izango da izena.